Erakunde elkartuak
Lurraldeko eragileak batzen dituen elkartea
Mairuelegorreta Landa Garapeneko Elkartea 1996an sortu zen, Gorbeialdeko baliabideak koordinatzeko eta garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko helburuarekin. Ordutik, administrazioen, erakundeen eta tokiko eragileen arteko topagune gisa lan egiten du, eskualdean garapen iraunkorra eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten ekimenak bultzatzeko.
Elkartearen parte dira Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia udalerriak, eskualdeko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreari lotutako erakunde eta eragileekin, administrazio-batzarrekin, enpresa-elkarteekin, kultura-elkarteekin, ikastetxeekin, emakume-elkarteekin eta lurraldearen garapenean aktiboki parte hartzen duten beste kolektibo batzuekin batera.
Instituzioen, erakundeen eta herritarren arteko lankidetza da Gorbeialdearen garapenaren oinarria.










